Aurkezten dugun liburua XX. mendean garrantzi handia izan duen testu klasiko bat da, hortik elikatu baitira nazionalismoari buruz Europako historialari, soziologo edo politologo ugarik egiten dituzten hausnarketen parte esanguratsu bat.
Lehen aldiz 1946an argitaratu zen, Londresen, bi urte lehenago Raleigh Lecture on History izeneko urteroko hitzaldi-ospakizunaren baitan eskaini ondoren. Egilea, L.B. Namier, Bretainia Handiko Atzerri Arazoetarako bulegoko goi mailako funtzionarioa eta historialaria. Funtsean Alemaniaren kontrako diatriba kupidagabea da, II. Mundu Gerraren errua haren nazionalismoari esleitzen zaiolarik, horren sustraia 1848ko iraultzan legokeelarik.
Azkue Bibliotekan dugun edizioa 1992koa da, The British Academy-k eta Oxford University Press-ek elkarlanean aterea. Interes handia duen testua nazionalismoaz arduratutako edozeinentzat.
Azkue Bibliotekan eskuragarri :
Namier, Lewis Bernstein : 1848 : the revolution of the the intellectuals / with a new introduction by James Joll. -- New paperback ed. -- Oxford [etab.] : The British Academy by Oxford University Press, 1992, XIII, 124 or.