Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu du Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 1975eko otsailaren 28an.
Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barne Erregelen arabera, emeritu izendatzearen ondorioz sortzen den hutsartea betetzeko, ondorengo bi osoko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta hirugarren batzarrean egingo da bozketa. Beraz, iraileko eta urriko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta azaroko batzarrean gauzatuko da bozketa.
Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar du.