Euskaltzaindiaren antolaketa, helburuak, partaideak eta zereginak zein diren azaltzen duen Gida argitaratu berri du Akademiak, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gida - Guía - Guide - Guide book izena duen argitalpen berri honek lau atal nagusi ditu:
- Aurkitegia: erakundearen egoitza eta ordezkaritzak. Zerbitzu orokorrak. Zuzendaritza eta eragileak. Euskaltzain oso, ohorezko, urgazle eta batzordekideak.
- Euskaltzaindiaren batzorde eta egitasmoen organigrama (2009-2012)
- Arautegia
- Barne-erregelak.
Honetaz gain, liburuki honen nondik norakoa zehazten duen Xabier Kintana idazkariaren atarikoa ere badago. Bertan, Akademiak norentzat egin duen Gida azaltzen du Kintanak: "Gure hizkuntzaren Akademiaren osaera eta funtzionamenduaren lerro nagusiak jakiteko interesa duten guztiei nahi genuke liburu hau, bere laburrean, lagungarri gertatzea".