Euskaltzaindiak 2009ko Oroitidazkia argitaratu du lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta paperean zein PDF formatuan eskaintzen da.
2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.