Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendu zuten Altzain (Zuberoa). Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek.
Hona hemen Txomin Peillen euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.
Bestalde, Jean-Louis Davanten hitzak irakurtzeko, egin klik hemen.
Txomin Peillen: "Junes Casenave Harigile gure adiskidea" 80,84 Kb