Plazaberri berripaperaren zazpigarren zenbakia argitara eman du Euskaltzaindiak. Hauek dira zenbaki honetako gai nagusiak: Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena.
Horretaz gain, Euskaltzaindiko kudeatzailearen izendapenaren berri ematen da -Joseba Zabaleta da eta ekainaren 1etik dabil lanean- baita Akademiak Nafarroako Gobernuarekin, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu dituen hitzarmenei buruzko informazioa ere.
Euskaltzaindiaren azken argitalpenak -paperean eta sarean- eta Akademiaren webguneari buruzko zenbait datu ere eskaintzen dira zazpigarren zenbaki honetan.