Euskaltzaindiak parte hartu du uztailaren 6tik 10era, Frisiako Leeuwarden/Ljouwert hiriburuan egin den XIV. Euralex kongresuan. Antolatzaileak Fryske Academy (Frisieraren Akademia) eta Leiden Instituut voor Nederlandse Lexicologie (Nederlanderaren Leidengo Lexikologia Institutua) izan dira. Han aurkeztu eta eztabaidatu diren gaiak honako hauek izan dira:
- Lexikografia eta Lexikologia konputazionalak
- Hiztegigintza-prozesua
- Lexikografia- eta lexikologia-egitasmoei buruzko txostenak
- Elebitako lexikografia
- Espezialitate-hizkeretako lexikografia- Terminologia eta
- Terminografia
- Lexikografia historikoa eta etimologikoa
- Hiztegien erabilera
- Fraseologia eta kolokazioa
- Lexikografiarako garrantzia duten lexikologia-gaiak
- Gutxiengo-hizkuntzetako edo estaturik gabeko hizkuntzetako lexikografia
- Zeinu-mintzaira
Euskaltzaindiaren izenean Iker Sailburua izan da eta txosten bat aurkeztu du: The Lexicographic Work of Euskaltzaindia - The Basque Language Academy 1984-2009. Bestalde, PowerPoint aurkezpen bat erabili du.
Hona hemen txostena. Bestalde, PowerPointa ikusteko sakatu gehiago irakurri hitzen gainean.
Lexicographic Work Euskaltzaindia