Uztailaren 12an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak batzorde ahaldunduak bilera egin zuen. Batzorde hau 2009an sortu zuen Akademiak, eta Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz, Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak egitasmoaren jarraipena egiten du.
Batzordearen burua Andoni Sagarna Iker sailburua da, idazkaria Xabier Kintana da eta kideak honako hauek: Ibon Sarasola, Adolfo Arejita, Beñat Oihartzabal eta Patxi Salaberri euskaltzainak eta Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna. Bilerak bideokonferentziaz egiten dituzte, kide batzuek Bilbotik eta beste batzuek Donostiatik parte hartuz. Hilean bi aldiz biltzen da batzorde hau, eta bilera bakoitza lau ordukoa da.