Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen. Besteren artean, Euskararen herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukiak daude, baita "Euskaltzainak" bildumaren hiru liburu berri edota "Mendaur", "Iker" eta "Jagon" bildumen azken lanak ere.
Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia plazaratu da, eta Jose Antonio Aranaren Katalogoa ere argitara eman du Akademiak. Bestalde, Plazaberri berripaperaren zenbaki berriak kaleratu dira.
Argitalpen zerrenda guztia ikusteko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.
EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASA
Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.
Lehenengo bi liburukiak Euskadiko Kutxaren laguntzarekin argitaratu dira.Euskararen Herri Hizkeren Atlasa: I. eta II. liburukiak
Egilea: Euskaltzaindia
Editorea: Euskaltzaindia
ISNB: 978-84-95438-45-4 (I. liburukia)
ISBN: 978-84-95438-46-1 (II. liburukia)
Prezioa: 60€ liburuki bakoitzak
Lehen liburukiak 268 galderaren erantzunak eskaintzen ditu, gai hauei buruz: intsektuak, itsas arrainak, ibai arrainak eta ibai arrantzako tresnak, narrastiak eta urpekoak, txoriak, basa animaliak eta ehizako arteak, eguzkia eta zerua, eguraldia, elurra eta hotza.
Bigarren liburukian aztertu eta landu diren esparruak hiru dira: denbora kronologikoa, topografia eta landaretzaren lehen atala. Denborarenean, esaterako: astearen egunak, hilabeteak, urtaroak, eta euretariko bakoitzaren parteak landu dira; baita oraingo, lehengo eta geroko denbora-unitateak ere.
Paperean, CD formatuan eta sarean argitaratu dira.
Atlasa kontsultatzeko egin klik hemen.
Liburukiak erosteko Euskaltzaindiak jasotzen dituen eskariak Euskadiko Kutxara bideratuko ditu.
KATALOGOAK
Bilduma honetan katalogo bibliografikoak biltzen dira, liburuzale eta bibliotekazale guztien eskura egon daitezen.
Jose Antonio Aranaren Biblioteka
Paratzailea: Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-56-0
630 orr.
Prezioa: 10 €
Liburuan Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituaren bibliotekaren katalogoa jaso da. Guztira 5.657 erreferentzia ditu, eta gaiei dagokienez, Humanitateen esparrukoak dira nagusi: historia, kultura, musika, erlijioa, zuzenbidea, literatura edota artea.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
IKER BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Juan Mari Lekuona-ri omenaldia
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-55-3
456 orr.
Prezioa: 18 €
Akademiaren Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da. Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura...
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
EUSKALTZAINAK BILDUMA
Euskaltzaindiak "Euskaltzainak" bilduma sortu zuen 2007an. Bertan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan.
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Henri Duhauk Gratien Adema "Zaldubi" (1828 - 1927) Senpereko elizgizon eta idazlearen lanari buruz paratutako lana. Bertara biltzen dira "Zaldubi"-k eskuz idatzitako 26 eliza kantu, 260 bertsorekin. Bereziki hunkigarria da Eguberri kantika, bukatu gabea, hil zenean horixe idazten ari baitzen.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.
Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860)
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Paratzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-58-4
272 orr.
Prezioa: 12 €
"Zaldubi"-k Hazparnen 1854 eta 1860 bitartean eginak. Garai hartako eliza katolikoaren ikuspegiak, euskaraz idatziak, aztertzeko oso baliagarria. Denbora bateko lekukotasuna eskaintzen dute.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
Jesü Kristen Imitazionea
Itzultzailea: Martin Maister
Paratzailea: Jean-Louis Davant
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-59-1
296 orr. + CD
Prezioa: 12 €
Jesü Kristen Imitazionea XV. mendeko idazlan mistikoa da. Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. Euskalki desberdinetara hainbat itzulpen izan ditu. Martin Maisterrek egindakoa 1757koa da. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak oraingo euskal grafiara egokitu du.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
EUSKARAREN LEKUKOAK BILDUMA
Bilduma honetan euskal idazle klasikoen lanen edizio kritikoak argitaratzen dira. Mendez mende, edozein euskalki eta edozein literatura motatan euskara landu duten autore eta testuekin sortutako liburu bilduma da.
Birjinia, edo donceil christaba
Paratzailea: Jose Antonio Mujika
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-60-7
742 orr. + CD
Prezioa: 21 €
Michel-Ange Marin fraide frantsesak 1572an idatzitako lanaren euskarazko itzulpena da. Lan horrek izenburu luzeagoa bazuen, lapurtarrez zegoen idatzia eta XVIII. mendearen amaieran aurkitu zuten. Jose Antonio Mujikak itzulpenaren transkripzioa eskaintzen du.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2010eko urrian, Erlea aldizkariaren bigarren zenbakia kaleratu da. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkaria Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratzen da.
Erlea
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 1889-7576
128 orr.
Prezioa: 12 €
Bernardo Atxagak zuzentzen duen aldizkari literario honetan, hainbat euskal eta irlandar idazle eta ilustratzaile esanguratsuk parte hartzen dute. Irlanda eta Irlandako literatura oparoa dira bigarren zenbaki honetako gai nagusiak.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
MENDAUR BILDUMA
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeok sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Sakanako euskara. Burundako hizkera
Egilea: Koldo Zuazo
Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-235-3204-9
228 orr.
Prezioa: 12 €
Liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara. Bi atal nagusi ditu:
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
JAGON BILDUMA
Biduma honetan euskararen soziologiaren hainbat ikerketa eta saiakera argitaratzen dira, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu eta euskara sustatzeko eta babesteko.
Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian
Egileak: Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos
Editorea: AEK - Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-61-4
308 orr.
Prezioa: 18 €
Liburuak euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Euskaraz eta frantsesez dago. Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin argitaratu da.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
Berripaper honek Euskaltzaindiaren informazioa zabaltzen du. Doan banatzen da.
Paperezko Plazaberri
Urtarriletik hona lau zenbaki argitaratu dira. Besteak beste, gai hauek jorratu dira: ohorezko euskaltzain berriak, Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldiak, Akademiaren argitalpenak, hitzarmen eta jardunaldiak, e.a.