Euskaltzaindiak Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digitala Bildumak sailean kontsulta daiteke, Iker bilduman.
Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburuak Jurgi Kintanak burutu zuen doktorego tesiaren zati nagusia biltzen du, zehazki Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona. Lehenengo euskaltzainburua izan zenaren arlo bi ikertu ditu Kintanak: pentsaera eta obra. Pentsaerari dagokionez, Azkueren abertzaletasuna aldarrikatzen du egileak. Obrari buruz, genero guztiak jorratu zituela azpimarratzen du. Liburua Iker bildumaren 22. zenbakia da.