Ekainaren 28an, astelehenean, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L'enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Akademiaren Baionako ordezkaritzan. Liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz egin da, eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu.
Liburuak euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emaitzak AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 9. zenbakia da. Euskaraz eta frantsesez dago.