Liburu mardul honetan, Jared Diamond irakasle ospetsua historiako galderarik mamitsuenetako bati erantzuna ematen saiatzen da. Hauxe da galdera: Zergatik iritsi dira gizarte batzuk menderatzaile izatera eta gelditu dira beste batzuk menderaturik?
Ikuspegi askotatik begiratuz eta argudio sendoak erabiliz, Diamondek frogatzen du Eurasiako kontinenteak abantaila handiak izan dituela, haren luzetarako ardatzak duen orientazioagatik eta aberastasun biologikoagatik eta horri esker garatu zela hor laborantza eta, horren ondorioz, gizarte handi, sendo, antolatuak eratu zirela.
Arras faltsutzen ditu eurasiarron gailentasuna alderdi intelektual, moral edo genetikotik besteak baino gehiago izatetik datorrela proposatzen duten planteamenduak.
Esan bezala, dokumentazio aberatsa erabiltzen du arrazoibide horretan, geografian, biologian, medikuntzan, arkeologian, hizkuntzalaritzan, historian, teknologian eta beste hainbat jakintzatan oinarritua.
Konplexutasun handiko obra izan arren, hizkuntza maisuki erabiltzen du egileak eta gauzak erraz ulertzeko moduan agertzen dizkio irakurleari.
Lan hori itzultzeak izerdi batzuk botarazi dizkidan arren, esan dezaket jardun horretan disfrutatu ere asko disfrutatu dudala, eta espero dut irakurleei hartaz euskaraz gozatzeko aukera emango niela.
Zentzu kritikoa ikasleengan piztu nahi duten irakasleek ere aukerakoa dute obra hau, argudio askok eta askok eztabaidarako parada bikaina eskaintzen baitute.
- ISBN: 13 978-84-96455-43-6
- Izenburua: Su-armak, germenak, eta altzairua
- Egilea: Diamond, Jared M. (1937- )
- Itzultzailea: Sagarna Izagirre, Andoni
- Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
- Argitaraldia: 1.a
- Argitaletxea Klasikoak
- Deskribapena: 598 or. 23x15 cm
- Gaia: Antropologia.
- Salneurria: 19,00 €