Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.
2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak, Herri Administrazio eta erakundeak, eta Euskaltzaindiaren organigrama eta aurkitegia.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.