Ekainaren 20an, Agurainen, Arabako ikastolen aldeko jaia egin zen, Gogo biziz lemapean. Urtero bezala, Euskaltzaindia gonbidatuta zegoen, eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria eta Patxi Uribarren euskaltzain osoa joan ziren. Aurtengo Araba Euskaraz Lautada ikastolak antolatu du.
Hona hemen, festa hori dela-eta, Manu Ruiz Urrestarazuk egindako gogoeta.
Manu Ruiz Urrestarazu: "Lautada euskaraz gogo biziz" 61,92 Kb