Bilbo Zaharra Forumak antolatutako Jon Miranderen Haur besoetakoa liburuaren etenik gabeko irakurketa egin zen asteazkenean, ekainaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den hirugarren urtea. 2008an Axularren Gero irakurri zen eta iaz Mogelen Peru Abarca.
Asteazkenean egin zen ekimen honetan Euskaltzaindiaren aldetik hainbat irakurle izan ziren. Hona hemen horien izenak, Bilbo Zaharra Forumak emandako informazioaren arabera eta irakurritako ordena berean: Txomin Peillen, Andres Urrutia, Miren Agur Meabe, Adolfo Arejita, Pello Telleria, Jon Aurre, Ricardo Badiola eta Kepa Altonaga.