Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da. Akademia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE) saltokian erakutsi ditu bere nobedade eta argitalpen esanguratsuenak eta elkarte horren kide diren beste 62 argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengo Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 13ra egin da.
Madrileko Liburu Azoka, Madrileko Liburugileen Gremioak, Madrileko Editoreen Elkarteak eta Argitalpen Banatzaileen Elkarteen Federazioak antolatzen dute. Aurtengo gai berezia Eskandinaviako literatura izan da, eta horren karietara Europako iparraldeko 25 idazle gonbidatu dituzte.