Mugarik Gabe elkartearen bidez Euskal Herria ezagutzera etorri dira Guatemala, Bolivia eta Ekuadorreko ordezkari zenbait. Euskal Herriaren gobernu-modu eta antolaketaz gain, euskarari buruzko informazioa jasotzea ere izan da haien heburuetako bat. Maiatzaren 31n, Bilbon izan ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Xabier Kintana idazkariak egoitza erakutsi zien. Akademiaren funtzionamenduari buruzko informazioarekin batera euskararen batasunak egin duen bidea azaldu zien.
Hauek dira etorri ziren pertsonak:
- Boliviakoak: Nélida Faldín, Abel Ticona eta Marcelino Pinto.
- Ekuadorrekoak: Diana Atamaint eta Walter Uyungara.
- Guatemalakoak: Domingo Hernández, Magdalena Sarat eta Aparicio Pérez.