Ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren aretoan, Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek hasiera eman zioten Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen Jon Miranderen Haur besoetakoa obrari buruzko jardunaldiei.
Jardunaldiak ekainean zehar burutuko dira. Hala, hilaren 10ean, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena mintzatuko dira lan honi buruz, eta ekainaren 15ean Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k hitz egingo du. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira.
Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarrai eta ozena egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.