Ekainaren 2an, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia Euskaltzaindian izan zen eta egoitza bisitatu zuen. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak Akademiaren berri eman zioten, eta berak Kataluniako hizkuntza politikari buruzko nondik norakoa azaldu zien. Euskaltzainek liburu batzuk oparitu zizkioten, horien artean Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primittiae.
Gero, Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen.