Joseba Zabaleta Gernikan jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da eta MEGA Masterra dauka, biak Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin du enpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan hamabi urte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendari bezala. Azken 5 urteetan, Madrilen jardun zuen, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli ostean, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean, A&F eta Giza Baliabideen Zuzendaria izan zen.
Joseba Zabaleta ekainaren 1ean hasi zen lanean eta, berak aitortu bezala, kargua ilusioz eta lan egiteko gogo handiz hartu du.