Bihar, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburua Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da.
Izenburuak adierazten duen bezala, liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara. Bi atal nagusi ditu:
- Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia.
- Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.