- Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era
- Larunbatetan: 18:00etatik 20:00etara
- Igandetan: 13:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
Liburu eta aldizkari erakusketa
Honek hiru atal ditu:
-
Karmengo Argia, Karmengo egutegia eta Karmel aldizkariak eta Adorez Hiztegiak. Guztira 24 ale.
-
Aramaioko idazle klasikoak: Pedro Barrutia (5), Gabirel Jauregi (3) eta Pedro Puxana (3). Guztira 11 liburu.
-
Aramaioko gaur egungo idazleak: bederatzi euskaltzale aramaioar: Sabin Salaberri (2), Jesus Mari Elexalde (2), Josemari Velez de Mendizabal (4), Patxi Salaberri Muñoa (3), Jose Luis Ormaetxea (2), Julen Arriolabengoa (2), Antonio Untzueta (2), Mariano Errazti (2) eta Jon Kortabarria (2). Guztira 21 liburu.
Pruden Gartzia Bibliotekako zuzendariak erakusketaren katalogoa prestatu du. Hona hemen:
Erakusketaren katalogoa 137,21 Kb
"Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina"
Pirinioetako hizkuntzak, euskara izan ezik, latinetik datoz, beti ere, tokian tokiko hizkuntzek aldatuta. Mendetako prozesu hori dela eta, lurraldeari begira hurbil dauden baina elkarren artean ondo baino hobeto bereizita dauden hizkuntzak sortu dira. Literaturaren bidez, hizkuntza horiek aurrera egin dute, eta, aldi berean, aberastu eta beraien muga linguistikoetatik kanpora zabaldu dira, kalitate artistikoa ere irabazi dutelarik.
Erakusketak Pirinioetako hizkuntzen ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Gainera, Europan dauden hizkuntza erromanikoen mapa erakusten da, eta aragoierari, katalanari, okzitanierari eta euskarari buruzko informazio anitza ematen da.
Erakusketa hobeto ulertu ahal izateko gida-liburu bat eskaintzen du Euskaltzaindiak, lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.