Martxoaren 23an, Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua honoris causa doktore izendatu zuen UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitateak). Izendatze ekitaldia Madrilen egin zen, UNED-en egoitzan.
Hona hemen Jean Haritschelharrek Madrilen irakurri zuen mintzaldia.
"Ene eskerrik beroenekin, nahi dizuet erakutsi zein hunkitua naizen pentsatuz holako ohorea lehen aldikotz euskaldun batek ukan duela eta gehiago dena mugaz haraindikoa".