Euskaltzaindiak Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Jagon-tegian kontsulta daiteke.
Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa liburua "Jagon" bildumaren 7. liburua da eta Euskaltzaindiaren Jagon sailaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".