Euskaltzaindiak Jean-Louis Davanten Zuberoako literaturaz. Antologia laburra liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailean kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.
Zuberoako literaturaz. Antologia laburra Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Lan honetan, Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen digu Davantek, eta, besteak beste, XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du. Honela azaltzen du Jean-Louis Davantek: "Zuberoako literaturaz jadanik hor daude batetik Txomin Peillenen Zuberoako itzal argiak liburua, XV., XVI. eta XVII. mendeak aipu dituena, bestetik XX. mendekoez nire Zuberoako idazle zenduak. Bien artean hutsune bat badago, XVIII. eta XIX. mendeak izkutuan uzten dituena, eta gainera nirean ez dago gaurko idazle bizien aipamenik. Beraz bi leize horiek bete zitzakeen obra orokor bat falta zitzaigun, agerturiko bi liburuen ekarpena bilduz ber denboran".