"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" kanpainaren aldeko sinadurak biltzeko epea maiatzaren 15ean, larunbatean, amaituko da. Jakina denez, kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusienetako bat hauxe da: Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea. Horretarako, urtarriletik aurrera, herritarren sinadurak biltzen ari dira.
Euskaltzaindia da ekimen hau babesten duen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan jasotzen ari da sinadurak.
EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:
- ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
- BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
- GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
- NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.