Euskaltzaindiak Patxi Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburua euskarri digitalean eskaintzen du, gaurtik aurrera, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Zehazki, argitalpen digital hau Iker Saileko Onomastika-Exonomastika azpiatalean kontsulta daiteke.
Izen ttipiak euskaraz "Onomasticon Vasconiae" bidulmaren 26. zenbakia da. Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du Patxi Salaberri euskaltzain osoak. Berak azaldu bezala, izen ttipiak "oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako. Honetaz landa, izen ttipiek egungo deitura eta etxe-izen asko ongi ulertzeko aukera ematen digute". Egileak argitzen duenez, izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfiantza giroan erabiltzen diren izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak.