Apirilaren 30ean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. liburukiak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Bi liburukiak Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu ditu Akademiak eta hiru euskarri desberdinetan eskaintzen dira: paperean, CD formatuan eta sarean.
Aurkezpenean hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Txomin Garcia Euskadiko Kutxaren burua, Adolfo Arejita II. liburukiaren eta Atlas egitasmoaren zuzendaria eta Beñat Oihartzabal I. liburukiaren arduradun akademikoa.
Hona hemen beren hitzak eta haiek erakutsitako materiala.
Andres Urrutiaren hitzak 54,75 Kb
Adolfo Arejitaren azalpena 74,03 Kb
Beñat Oihartzabalen azalpena 1,43 Mb
Txomin Garciaren hitzak 21,44 Kb