Gaur, 2010eko apirilaren 28an, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.
Akordio horren arabera, Gobernuak, Nafarroan, Euskaltzaindiaren funtzionamendu orokorraren babesean parte hartzen du. Horretaz gain, hauek dira 2010. urteko eginkizun nagusiak:
- Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari dagozkion lanei jarraipena ematea
- Perpetua Saraguetari buruzko argitalpenaren prestaketa
- Erregistro katalografikoen zabalkunderako modulo informatikoa
- Elkartasuna aldizkaria digitalizatzea