Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.
Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) liburuak Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 10. eta 12. zenbakiak dira. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Henri Duhauk esan zituen hitzak.
Henri Duhau: Gratien Adema "Zaldubi"ren eskuizkribuak 3. eta 4. liburukiak argitaratzean 76,22 Kb