Eñaut Etxamendi kantari, idazle eta euskaltzain urgazlea omendu du aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrak. Apirilaren 5ean egindako azokan, bere bizitza osoan burutu duen lanagatik omendu zuen Biltzarrak, eta Etxamendik biziki eskertu zuen saria, eta euskarari eskaini zion: "Saria euskararentzat da, euskara maite horrentzat".
Sarako Biltzarrak bi urtean behin idazle bi omentzen ditu. Aurten, Eñaut Etxamendirekin batera, Alexandre de la Cerda kazetariak jaso du saria.