Atzo, apirilaren 5ean, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren.
Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztuko zituen:
- Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak
- Jesü Kristen Imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa
- Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua
Aurkezpenean hauek izan ziren: Andres Urrutia, Henri Duhau, Jean-Louis Davant eta Jose Antonio Mujika.