Atzo, martxoaren 29an, Henrike Knörr euskaltzain oso eta hizkuntzalaria omendua izan zen Gasteizen. Izan ere, bere izena jarri diote Salburua auzoan zabaldu berri duten haurreskola bati. Ekitaldian Knörren familia izan zen, bai eta Patxi Lazkoz Gasteizko alkatea eta hainbat agintari ere. Euskaltzaindiaren izenean Jose Luis Lizundia diruzaina izan zen.
Gainera, eskolaren aurrean dagoen harrizko monolito bat zabaldu zuten, Henrike Knörr zenaren omenez.