Jardunaldiaren barruan, jendaurrean aurkeztu ziren jadanik Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai dauden bi tresna lexikal berriak: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.
Jardunaldiak ikuspegi praktikoa izan zuen, eta adibide ugari erabili ziren kontzeptuak argitzeko. Hizlariak Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna eta Miriam Urkia eta Andoni Sagarna talde horren kideak izan ziren. Sagarna, gainera, Euskaltzaindiaren Iker sailburua da eta Lexiko Behatokia egitasmoaren zuzendaria.
Hona hemen azalpenak emateko hizlariek erakutsi zuten material lagungarria.
"Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldirako materiala 362,33 Kb
Informazio osagarriak: