Jean Haritschelhar euskaltzain emeritua honoris causa doktore izendatu du UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitateak). Haritschelharrekin batera, Antoni Maria Badia i Margarit, Xexús Alonso Montero eta Humberto López Morales ere honoris causa izendatu ditu UNEDek. Horrela, euskara, katalan, galiziera eta gaztelaniazko lau irakasle horien lana aitortu du unibertsitate horrek.
Izendatze ekitaldia atzo, martxoaren 23an, egin zen Madrilen. Bertan Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza ministroa eta Juan A. Gimeno UNEDeko errektorea izan ziren.