Urtero gertatzen den legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Euskaltzaindiaren eta BBK-ren izenean, guztiei zorionak eman zizkien Euskaltzainburuak -"zorionak zuei, zuekin batera parte hartu duten guztiei, zuen etxekoei, eta baita laguntza eman dizuetenei ere"-. Eskerrak ere eman zituen Andres Urrutiak: epaimahaikideei, batetik, eta BBKri, bestetik, "gurekin urtero-urtero bat egiten duelako".
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Igone Etxebarria eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak. A mailakoa 11 eta 14 urte bitarteko gazteen lanez arduratzen da, eta B mailakoa, aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoenez.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak osatu dute. Guztion izenean, Igone Etxebarriak hitz egin zuen.
Igone Etxebarriaren hitzak 36,38 Kb
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.