Martxoaren 17an, asteazkenean, Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko da Bilbon. Aurkezpen bikoitza egingo da:
- goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, prentsaurrekoa egingo da eta
- iluntzeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian, jendaurreko aurkezpena.
Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du -Akademiaren egitasmoetako bat da-, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.
Goizeko prentsaurrekoan Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga euskaltzain eta zuzendariak egingo dute aurkezpena. Iluntzeko ekitaldian, aldiz, hitzaldi bat egongo da, baita errezital laburrak, bideo-emanaldi bat eta kantak ere, Irlanda eta Euskal Herriaren inguruan. Izan ere, Erlea-ren bigarren zenbaki honetako gai nagusia Irlanda da. Hori dela eta, aurkezpena martxoaren 17an izango da, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionala.
Bigarren zenbakiaren aurkibidea 17,08 Kb