Gaur, martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.
Paskual Rekalde Euskarabidearen Euskararen Gaineko Aholkularitzarako atalburua ondoan zutela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dute jardunaldia, hauxe bi erakundeen arteko elkarlanaren ondorioa dela azpimarratu dutelarik. Goiz osoan zehar burutu den jardunaldi honetan hauek izan dira hizlari: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diaz de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.
Azkenean, ondorioak irakurri dituzte antolatzaileek. Hauetariko bat hauxe da: hau bezalako jardunaldi batek jarraipena behar duela.