Otsailaren 24an, Zierbenako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu zuten, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko. Udalaren izenean, Marcelino Elortza alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu zuten. Sinatze-ekitaldian Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea ere izan zen.
Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Zierbenako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Lana Ulibarri euskaltegiko Jose Mari Zubiaga eta Joseba Perez ikerlariak egiten ari dira, beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Goio Bañalesen zuzendaritzapean.