Martxoaren 4an, ostegunean, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia eginen da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Jardunaldia bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean kokatzen da.
Jardunaldia goizeko 9:00etatik 14:30era izanen da. Euskarabidearen helbidea hau da: Donibane-San Juan BH eraikina - Biurdana kalea 1, 1. IRUÑEA
Izen-ematea
Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea otsailaren 26an amaituko da.
Izena non eta nola eman:
- Parte-hartze orria bete eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliz, edo
- Parte-hartze orria bete eta 948 19 99 05 fax zenbakira bidaliz, edo
- 948 19 99 04 telefonora deituz.
"Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" jardunaldiaren egitaraua 148,73 Kb