Eskualde hizkuntzak behin betikotz segurtatzeko "aterabide eraginkorrena da lege testu bat onarmen juridikoa finkatuko duena eta proposamen konkretuak eskainiko dituena". "Auzi hau gure Errepublikaren barneko askatasunarena da bai eta ere kultura oinordearen aberastasunarena". "Hiztun naturalen asken belaunaldiak desagertzen ari direlarik, irakaskuntza da bide hoberena eta erabakigarriena gure ondare linguistikoa salbatzeko".
Chiristine Albanel, kultura ministroaren urraspidea
2008ko maiatzaren 7a - Legebiltzar Nazionaleko eztabaida historikoa egin zen eskualde hizkuntzetaz eta adostasun zabala agertu zen lege baten beharrari buruz.
2008ko ekainaren 8a - Frantses Akademiak, "hizkuntza frantsesaren zaindari delakotz" aho batez onartu zuen adierazpen hau : "Eskualde hizkuntzek ez dute lekurik Konstituzioan".
2008ke ekainaren 27a - Euskaltzaindiak adierazpen bat aho batez onartu zuen Frantses Akademiari igortzeko.
- Euskara da euskaldunen berezko hizkuntza.
- Mendetan mintzatua delakotz, euskarari zor zaio legearen ezagutza eta geriza.
- Euskaltzaindiak berriz ere Frantses estatuari eskatzen dio euskarak izan dezan legezko antolamenduan, ezagutza osoa, nazioarteko hitzarmenei jarraikiz.
2008ko uztailaren 21a - Parlamentuak, biltzar bateratuan, Konstituzioaren berrikuntza onartu zuen. Eskualde hizkuntzak aipatuak dira XII. atalean, lurralde elkargoenean, 75-1. artikuluan : "Eskualde hizkuntzak Frantziako ondare dira".
2009ko martxoaren 9a - Christine Albanel ministroaren erantzuna Euskal Konfederazioari :
- egitura instituzional bat beharrezkoa Nazioaren ondare linguistikoarentzat ;
- legearen gaiak dira irakaskuntza, hedabideak, kultura eta zerbitzu publikoak ;
- aurten lege-proeiktua eztabaidatuko da ; demokrazia kulturalak batasuna gauzatuko du berdintzerik gabe, baina aniztasunean.
2009ko ekainaren 23a - Christine Albanel-ek lekua uzten dio Frédéric Mitterrand, kultura eta komunikazio ministro berriari.
Frédéric Mitterrand-en bihurgunea
Bera isilik dago, baina hiru pertsona mintzatu dira haren izenean.
2009ko abendoaren 8a - Eric Besson, nortasun nazionalaren ministroak Martine Faure diputatuak idatzi galde bati erantzun dio Legebiltzar Nazionalean
"Kutura eta komunikazio ministroaren sinesmena da oraingo legeriak ahalbide anitz ematen dituela, ez baitira denak baliatuak. Ondorioz Gobernua dudan dago lege gehigarri baten egokitasunaz, dauden ahalbide guztiak ikertuak eta aplikatuak ez diren bitartean".
"Bi oztopo saihestekoak dira ; alde batetik lege deklaratzaile edo errepikatzaile soil batek gure lanak poxela (traba) ditzazke ; bestalde hiztun berezi batzuri eskubide positibo bat eman lezaken testu bat onartuz, printzipio konstituzionalen aurkakoa litzateke, Errepublikaren batasuna eta legearen aurreko berdintasunaren aurkakoa."
"Arrisku hauek ez gaituzte trabatu behar dozier honetan aitzinatzen eta, partaidetzan lurralde elkargoekin, beharrezko neurri guztiak hartzen, gure herriko eskualde hizkuntzen onarpenerako eta aitzinamendurako. Ondorioz, Gobernua gogetan dago, elkar aditze izpiritu batean, nola inplikatuak diren ministeritzekin, hala lurralde elkargoekin, hizkuntzen erakunde publikoekin eta eragile guztiekin, zein den jokamolde egokiena eginbehar hau aitzinarazteko".
2010eko otsailaren 2a - Rama Yade, kiroletaz arduratzen den Estatu idazkariak Maryvonne Blondin senatariaren ahozko galde bati erantzun dio Senatuan.
"Badakizue zein testuinguruan Albanel andereak, iragan urtean, aipatu zuen lege testu baten aukera, gure lurraldean historian zehar mintzatuak diren hizkuntzentzat. Helburua zen "Nazioaren ondare linguistikoari egitura instituzional bat ematea". Geroztik gauzak aldatu dira. Parlamentuak, biltzar bateratuan bildurik, Konstituzioaren XII. atalean artikulu bat sartu zuen baieztatuz : "Eskualde hizkuntzak Frantziaren ondarean daude" : historian lehen aldikotz eskualde hizkuntzak onartuak dira gure oinarrizko testuan gure nortasunaren funtsezko ezaugarri bezala".
"Legegileak lurralde elkargoei eginbehar berezi bat eman die hizkuntza horiek sustatzeko. Baina Konstituzioak baieztazen du hizkuntza horien hedadura nazionala, elkarrekin daukagun ondarean kokatzen baitira. Ondorioz heien erabilera eta transmisioa Estatuaren gain ere dira, eta garrantzizko baliabideak hornitzen ditu (baliabideen zerrenda)".
"Ondorioz, Gobernua dudan dago legegintza gehigarri baten egokitasunaz, dauden ahalbide guztiak ikertuak eta aplikatuak ez diren bitartean. Ministeritzartean gogoetan ari gara, lurralde elkargoekin eta eskualde hizkuntzen erakunde publikoekin, zein den jokamolde egokiena ezin ordezkatuzko ondare hau aitzinarazteko".
2010eko otsailaren 5a - Xavier North, Hizkuntza frantsesa eta Frantziako hizkuntze ordezkari nagusia (DGLFLF), Express egunkarian
Christine Albanel-ek hitza jan du ?
Ez. Ulertu behar da 2008az geroztik testuingurua aldatu dela, eta onera aldatu ! Alabaina, geroztik, lehen aldikotz, Konstituzioak, 75-1 artikuluan finkatzen du : "Eskualde hizkuntzak Frantziaren ondarean daude". Beraz ikusi behar da lege berri bat sortzeko bi arrazoiek orandik balio duten.
Zein ziren bi arrazoiak ?
Zergatik hori ?
Fréderik Mitterrand ez da batere axolatzen gai honetaz...
Hitzen ondotik ekintzak etorriko direa ? Katalanera indartsua da Espainian, hiltzorian Frantzian ?
Familia askok ez dute aurkitzen eskualde hizkuntza irakasten duen eskolarik.
Beraz eskualde hautetsien gain da bermatzea ?
Helere oraingo neurriak ahulegi dira, ikusiz hizkuntzen egoera larria.
Laburbilduz
Kultura Ministeritzaren arabera :
- Konstituzioak eskualde hizkuntzei ematen die hartze duten euskarri instituzionala.
- Oraingo legeriak baliabide asko ematen ditu eskualde hizkuntzak biziberritzeko eta baliabide asko ez dira oraindik ustiatuak.
- Frogatzat hor dago Euskararen Erakunde Publiko arrakastatsua, besteentzat ere jarraibide izan daitekena.
- Beraz hizkuntza lege berri bat ez da beharrezkoa eta lege proiektoaren urraspidea gelditua da.
- hizkuntza lege zehatz bat, hiztunen eskubideak eta aginteen eginbeharrak definituko dituena.
- Legearekin batera aurrekontu nasai bat finkatu behar da Estatuaren eta Lurralde Elkargoen laguntzak uztartuko dituena.
Lege-proiektuaren auzia galdua da. Orain irekitzen da lege proposamenaren urraspidea. Alderdi guztietako diputatu eta senatari batzu Eskualde Hizkuntzen Parlamentu Multzoan bilduak dira, Armand Jung, Alsaziako diputatu sozialistaren zuzendaritzapean. Multzoaren xedea da lege proposamen bakar bat aurkeztea lege biltzarrean 2010eko ekainean. 2008an Elkarte kulturalen Plataforman adostu ziren eskualde hizkuntzen aldeko printzipioak kontuan hartuko dituztela diote.
Bildumaren egilea : Erramun Baxok, 2010-02-12
Testu osagarriak:
Assemblée Nationale, 8 décembre 2009 41,16 Kb
Questions orales : Rama Yade, Sénat 2 février 2010. Langues régionales 50,51 Kb