Otsailaren 11n, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Amurizak eta Jon Aurrek koplak izan zituzten hizpide, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" dute izena eta martxoaren 11a arte egingo dira, Akademiaren egoitzan.
2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak") jardunaldien hurrengo saioa otsailaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu.