Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman dio gaur Euskaltzaindiari, Akademiaren egoitzan egin den "Corpusgintza gaur egun" mintegiaren hasieran. "Eroski Consumer Corpusa" Eroskiren aldizkariak hamarbi urtez argitaratu dituen testuetan oinarrituta egin da, eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskaraz, katalanez, galizieraz eta gaztelaniaz. Corpus honen garapenean, Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
Eroskiren izenean, Agustin Markaidek eman dio corpusa Andres Urrutia euskaltzainburuari. Eurekin batera, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia izan da.
"Eroski Consumer Corpusa" kontsultatzeko sakatu hemen.