Urtarrilaren 17an, Belokeko beneditarren komentuan, Xabier Diharce "Iratzeder" euskaltzain zena omendu zuten. Omenaldian kantuak eta musika uztartu ziren, hainbat koralek eta musikarik parte hartu zutelarik. Besteak beste, hauek izan ziren: Garaziko San Frantses, Baigorriko Artzain Ona, Kanboko Lapurdiko San Mixel Garikoitz eta Donibane Lohizuneko Jondoni Petriko abesbatzak, urtean zehar liturgian kantatzen diren kantuak eskani zituztelarik. Koro guztien zuzendari Alexandre Aguerre aritu zen.
Bestalde, Thomas Ospitalek organoa jo zuen, eta Baigorri eta Zuraideko gazte taldeek Donostiako Oskarbi taldearekin batera kantatu zuten. Omenaldia amaitzeko, bertara joan ziren guztiek Bezperak kantatu zituzten.
Iratzeder ez ezik, Juan Urteaga eta Aita Gabriel Lertxundi ere omendu zituzten Beloken.