"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" izeneko kanpaina abian da. 2007an Herrialde Valentziarrean sortu zen kanpaina Euskal Herrira heldu da eta Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea, du xede nagusia. Horretarako, herritarren sinadurak biltzeari ekin diote ekimen hau babesten duten hiru erakundeek: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak. Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, urtarrilaren 12an Iruñean emandako prentsaurrekoan, erakunde hauetako ordezkariek kanpaina aurkeztu zuten, eta herritarrak deitu, ekimen horren aldeko sinadura eman dezaten. Sinadurak aipatu hiru erakundeon bulegoetan jasoko dira. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.
Sinaduren bilketarako informazioa eta argibideak
- Sinadurak biltzeko epea: urtarrilaren 18tik otsailaren 25era.
- Pleguak bete baino lehen, oso kontuan izateko oharrak:
- Pleguak ofizialak dira, zenbatuak eta zigiludunak. Ezin da fotokopiarik erabili, baliogabetuko dituztelako.
- Plegu bakoitzean 16 pertsonaren datuak biltzeko lekua dago.
- Ongi bete eskatzen diren sinatzaile bakoitzaren datu guztiak:- Abizenak / izenak N.A.N.ean ageri diren bezala idatzi.
- Udalerria / probintzia: izen ofizialak eta grafia ofizialean idatzi.
- Helbidea: egun erroldatua dagoen helbidea eta udalerriaren izena jarri behar da.
- Ez ahaztu sinadura azkeneko laukitxoan.
KONTUZ!!
- ASKI DA IZEN BAT OKER IDAZTEA EDOTA TIPP-EXA ERABILTZEA SINADURAK ZERRENDATIK KANPO UZTEKO!!
- EZ BETE, MESEDEZ, 10. orrialdean, FEDE-EMAILEAri DAGOKION DATUEN KOADROA.
- ADINGABEEK (martxoaren 24a baino lehen 18 urte betetzen ez dituztenek) eta ERROLDATU EZ DIREN ETORKINEK, EZIN DUTE SINATU!!
EUSKALTZAINDIAREN BULEGOAK HEGO EUSKAL HERRIAN:
- ARABA (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945-233648
- BIZKAIA (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94-4158155
- GIPUZKOA (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943-428050
- NAFARROA (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948-223471
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.