Euskaltzaindiak e-AEB zerbitzuaren edukia (Arau-erabakiena) eguneratu egin du, eta Euskaltzaindiaren webgunean dago, bertan kontsultatzeko edo norberaren ordenagailura jaisteko.
e-AEB zerbitzua, hots, arau-erabakien banaketa elektronikoa, Euskaltzaindiaren arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema da. e-AEB sistemaren bitartez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak edota gomendioak edonoren ordenagailura jaisteko aukera dago. Zerbitzu honi buruzko argibideak behar izanez gero, sakatu hemen.
Hauek dira berrikuntzak:
- Hiztegi Batuan, E letran oharrak gehitu dira.
- Euskal Onomastikaren Datutegia eguneratu da.
- 156, 157 eta 158. arauak gehitu dira.
- JAGONET kontsulta zerbitzuko edukia eguneratu da.