Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea Euskal Herriko ibaien izenei buruzko araua prestatzen ari da. Ipar Euskal Herriko ibaiei dagokienez, bertako euskaltzainekin elkarlanean dabil batzordea, eta otsailaren 4an bilera berezia egin zen Akademiaren Iparraldeko ordezkaritzan, Baionan, Lapurdin itsasoratzen diren erreka-izenez aritzeko.
Bilera horretan hauek izan ziren: Txomin Peillen, Xarles Videgain, Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi, Gexan Alfaro, Jakes Causabon eta Celine Mouleon.