Euskaltzaindiak abenduaren 18an egin zuen, Bilbon, hileko batzarra. Ibon Sarasola euskaltzain oso eta "Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak" egitasmoaren zuzendariak azalpen oparoa eman zien euskaltzainei, hiztegia egiterakoan erabiltzen ari diren irizpideez.
Hiztegi hori euskara-euskara hiztegia izango da, Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batuaren 1. itzuliko sarreren gainean eraikitzen ari dena.