Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak jasoko du 2009ko Manuel Lekuona Saria. Sari hau Eusko Ikaskuntzak ematen du, eta bizi osoan pertsona batek euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen du. Saria Remigio Mendiburu eskultorearen brontzezko obra bat da eta ekitaldi publiko batean emango diote Txoin Peilleni. Horrezaz gain, Zuberoako euskaltzainaren bio-bibliografia argitaratuko du Eusko Ikaskuntzak.
Hauxe da Txomin Peillenek aurten jasotzen duen bigarren saria, ekainaren 11n, 2009ko Euskal PEN Idazluma saria jaso baitzuen, EuskalPen Klubak emanda.