Aurten Santi Onaindia jaio zeneko mendeurrena bete dela kontuan izanik, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gogoan izan du idazle oparo eta ohorezko euskaltzaina izan zena, eta haren omenez abenduko ohiko bilera Zornotzan egin du, Larrako Karmeldarren komentuan.
Bilera hilaren 11n izan zen, eta Literatura Ikerketa batzordekideez gain, Karmel aldizkariko Julen Urkiza, Andoni Olea eta Patxi Uribarren euskaltzain osoa izan ziren, guztion artean Santi Onaindiaren lanaz eta ibilbideaz gogoeta egin zutelarik.